FEDEAREKIN ZAIN
Zein garrantzitsua den bihotza zabal-zabalik eta konfiantzaz beteta mantentzea! Jainkoaren bihotz leialean hitzemate bat ari da taupadaka. Eta promesa horrek badu izena: Gipuzkoako gure elizbarrutiko etorkizuneko apaizak.
Jarraitu urrats erraz hauek elizbarruti osoarekin otoitzean bat egiteko.
Ekimen hau sustatzeko, deskargatu materialak zure parrokian edo komunitatean.
Alde batetik, hilero, bokazioen alde, otoitz egingo duten taldeen sare egonkorra bultzatuko da Gipuzkoa osoko parrokia eta kristau-elkarteetan.
Sare honetako partaideek “Goizeko zaintzaileak” izena izango dute. Adierazpen guztiz berezia, zaintza itxaropentsua, itxaronaldi sineskorra, eta Jaungoikoaren deiari erantzun berrien egunsentia prestatzeko konpromisoa adierazten duena.
Bestalde, bi hilean behin, otoitz topaketa bat egingo da Artzain Onaren Katedralean, On Fernando buru dela. Izaera solemnea duten ospakizunak izango dira, baina baita gazte, itxaropentsu eta irekia ere, ekimen osoa gidatzen duen espirituarekin bat etorriz.
Testuinguru horretan, zentzu berezia hartzen du San Joan Paulo II.aren aipuak, Fernando jaunak ere gogoratua: “Gazteak goizeko zaintzaileak zarete, ez gauaren zaindariak”.